Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gutxigatik galdu du Mariñok liderraren kontra

17 noviembre, 2014

Gutxigatik galdu du Mariñok liderraren kontra

MARIÑO 0-1 ATHLETIC B

Gogor aurre egin zion Bigarren Mailako Mariñok igandean Athletic Bri. Filial zuri-gorria multzoko liderra da, baina kostata irabazi zuen Landetxan. Partidaren hasierako desoreka izan zen irundarren galbidea. Bosgarren minutuan sartu zuen gol bakarra Laura Berezok. Hortik aurrera, sendo aritu zen Mariño. Athleticek ez zuen berriro baloia sarera bidaltzeko modurik aurkitu. Baina urdinek ere ez zuten erasoan asmatu, eta hiru puntuek Bilborako bidea hartu zuten ondorioz. Sailkapenean, atzeko aurkariak hurbildu egin zaizkio Mariñori. Hurrengo partidan bigarren garaipena eskuratzeko aukera aproposa izango du Gorka Alvarezen taldeak. Puntu bakarrarekin azkena den Aragonesari egingo dio bisita.

Jardunaldi txarra Ohorezko Erregionalean

Emaitza kaskarrak eskuratu dituzte asteburuan Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrek. Hondarribiak puntu bat bildu zuen Bergararen kontra Hondartzan jokatutako lehian (0-0). Real Union Bk, aldiz, bakarra ere ez zuen lortu. 0-1 galdu zuen Errenteriako Toruingen aurka. Sailkapenean, hamalaugarren dira txuribeltzak, hamazazpigarren, berriz, berdeak. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *