Irundar baten etxebizitzaren enkantea atzeratu dute
Irundar baten etxebizitzaren enkantea atzeratu dute
Udalak bitartekari lana egin du
María Dolores Martín irundarraren etxebizitzaren enkantea atzeratu du Sabadell banketxeak. Asteazkenean egitekoa zen, baina bertan behera utzi du, momentuz. Irungo Udalaren bitartekaritzak eragina izan du erabakian. José Antonio Santano alkateak jakinarazi du banketxearekin harremanetan izan dela, etxearen enkantea geldiarazteko: “Zorra eta emakumeari eskaini zizkioten baldintzak negoziatzeko denbora eskatu diegu”. Emakumearen amaren etxea hipotekaren kontratuan berme modura ezarrita zegoen arren, hura “ukituko” ez dutela ere baieztatu du Santanok. Sabadell banketxeak baiezkoa eman eta enkantea atzeratzea erabaki du. Udalak kasuan “inplikazio bikoitza” duela onartu du alkateak, banketxean fondo ekonomikoak dituelako.









Deja una respuesta