Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Bigarren garaipena eskuratu du Hondarribia Eskubaloiak

17 noviembre, 2014

Bigarren garaipena eskuratu du Hondarribia Eskubaloiak

HONDARRIBIA ESKUBALOIA 29-25 EREINTZA AGUAPLAST

Arnasa hartu du Hondarribia Eskubaloiak, denboraldiko bigarren garaipena lortu ondoren. Errenteriako Ereintza menderatu zuen atzo Hondartza kiroldegian. Lehen zatiaren amaieran hasi ziren berdeak norgehiagoka bideratzen. 15-11 irabazten iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian errenta zazpi golera ere zabaldu zuen Hondarribiak. Baina bukaera aldera, sufritu behar izan zuen. Ereintzak markagailua asko estutu zuen, amaierarako lau minutu ere falta ez zirenean (26-24). Hala ere, urduritasunari eutsita, Hondarribiak abantailari eusten jakin zuen. Garaipenaren ondorioz, hamahirugarren postura igo da De la Hazaren taldea sailkapenean.

Estua, baina garaipena Bidasoak

Euskal Ligan, kostata irabazi zuen bere zortzigarren partida HTG Express Bidasoak. 25-28 nagusitu zitzaion Lau Bide jatetxeari, Legazpin. Sailkapen nagusian liderra da filiala, eta bost puntura handitu du abantaila azken garaipenaren ondoren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *