DAVID ORTEGA: “Gazteen arteko harremanak sustatzea da helburua”
Kirol ekimen bakana da Txingudi futbol selekzioa. Mugaz gaindiko eskualde bateko gazteak elkartzen ditu. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek martxan jarri dute, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Eskualdeko futbol elkarte ezberdinetako gazteak aritzen dira bertan, eta Donostiako Realaren ardura da proiektuaren zuzendaritza teknikoa. David Ortega entrenatzaile irundarra da arduraduna.
Abenduaren amaieran, Landetxa Kirol Elkarteak antolatzen duen Gabonetako Lehiaketan parte hartu du kadete mailako taldeak. Datorren udaberrian beste bi lehiaketatan parte hartuko du eskualdeko selekzioak. Martxoaren 31tik apirilaren 2ra, 2005ean jaiotakoak Hendaian lehiatuko dira Les Eglantins elkarteak antolatzen duen Pâques txapelketan. Hurrengo astean, apirilaren 7an eta 8an, 2004an jaiotakoek Landetxaren Aste Santuko Txapelketan parte hartuko dute.
Deja una respuesta