Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Egurraren eta kontsumo baxuaren alde egingo dute Muliate IIko etxebizitza babestuetan

16 marzo, 2015

Egurraren eta kontsumo baxuaren alde egingo dute Muliate IIko etxebizitza babestuetan

 

Muliate VPOEgur kontralaminatua erabiliko dute Hondarribiko Muliate IIko etxebizitza babestuak eraikitzerakoan. Energia kontsumo baxua izango da beste ezaugarri nagusia. Babes ofizialeko 65 etxebizitza eraikiko ditu guztira Visesak, 32 salmentarako eta 33 alokairurako. Azken horietatik 15 Hondarribiko Udalari emango dizkio, lurzoruaren truke. Gainontzeko 18ak Alokabide erakunde publikoak erosiko eta kudeatuko ditu.

Bi logelako etxebizitza merkeenak 129.764,76 eurotan salduko dituzte. 3 logelakoak, 164.355,01 eurotik aurrera, eta 4 logelakoak, 197.749,35 eurotik gora (+BEZ). Etxebizitza guztien prezioak barne hartzen ditu garajea, trastelekua eta altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitutako sukaldea. Gainera, eraikinen beheko solairuan supermerkatu bat egongo da, bertakoei zerbitzua emateko.

Bigarren eskuko sei etxebizitza zozkatuko dituzte asteazkenean

Hondarribiko Udalak bigarren eskuko babes ofizialeko sei etxebizitza zozkatuko ditu asteazkenean, martxoaren 18 an, eguerdiko 12:30ean. Areto Nagusian egingo dute zozketa.Etxebizitzen tipologiari dagokionez, 3 geletako etxebizitza bat da, Kostan. 2 geletako beste lau (bi Kostan eta beste bi Muliaten), eta gela bakarreko bat Puntalean. Martxoaren 23ko astean emango dute emaitzen berri Udaleko web orrian eta Iragarkien Taulan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *