Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Emaitza izan da Artalekuko partidako albisterik onena

7 marzo, 2015

Emaitza izan da Artalekuko partidako albisterik onena

 

BIDASOA-IRUN 33-32 BORDILS

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero, Trkulja (4), Crowley (5), Iriarte (2), Zildzic (3), Muiña (6), Dejanovic, Vazquez (1), Revin, Penón (2), Gimeno (3), Alzaga, Azkue (7).

BORDILS: Comas, González, Llobet (5), Prat (4), Caselles, Nono (7), Maso (1), Canyigueral (5), Moreno (1), Reixach (4), Castello, Gasau, Huix, Marquez (4).

EPAILEAK: Peñaranda Ortega, Yagüe Moros.

MARKAGAILUA: 2-3, 6-5, 8-7, 11-10, 14-13, 18-14 (atsedenaldia); 21-16, 24-20, 28-25, 31-29, 32-29, 33-32.

Beste bi puntu eskuratu ditu Bidasoa-Irunek. Gainera, Navaren porrota kontuan hartuta, igoera faserako txartela ematen duen seigarren tokian kokatu da talde irundarra. Hori izan da jardunaldiaren inguruan Bidasoak atera dezakeen ondoriorik onena. Izan ere, bere gabeziak agerian utzi ditu berriro Artalekuko kantxan, Bordilsen aurkakoan. Neguko etenaren ondoren lortu zuen sendotasuna galdu du Bidasoak defentsan. Bordilsek hutsuneak topatzea lortu du, jokalarien abiadurari eta mugikortasunari esker. Gol jario etengabearekin jokatzera behar du etxeko taldea.

Neurketaren hasiera oso estua izan da markagailuari dagokionean. Biko aldea izan du gehienez ere Bidasoa-Irunek. Hogeigarren minutuan 12-10ekoa sartu du Zildzic-ek. Baina kanpoko entrenatzaileak eskatutako hutsarteak eragina izan du. Minutu bakarrean berdintzea lortu du Bordilsek. Antzeko zerbait gertatu da pistaren beste aldean, atsedenaldiaren aurreko minutuan. Boleak hutsartea eskatu du 15-14koarekin, lehen zatia ondo bukatzeko asmoz. Minutu eta erdi aski izan du talde irundarrak beste hiru gol sartzeko. Muiñak bi egin ditu, eta Azkuek azkena, Crowleyren hutsa konponduta.

Lau goleko abantailarekin ekin dio Bidasoak bigarren zatiari. Bizi bueltatu da kantxara, eta seira ere handitu du aldea, Trkuljaren golarekin (20-14). Berrogeigarren minutuan bost goleko errenta zuen etxeko taldeak, baina ez du norgehiagoka apurtzea lortu. Bordilsen erasoak gelditu ezinik, bizirik mantendu du kanpoko taldearen itxaropena. Berrogeita hamargarren minutua bete aurretik, 30-29ra hurbiltzea lortu dute kataluniarrek. Orduan agertu da Bidasoaren defentsa, behingoz gol jarioa gelditzeko. Erabakigarria zirudien gola sartu du Muiñak, lau minutu falta zirenean (33-29). Hala ere, azken momentura arte borrokatu du kanpoko taldeak. Ozta-ozta eutsi dio garaipenari Bidasoa-Irunek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *