Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Etxean galduta bukatu du denboraldia Erroibidek

28 abril, 2015

Etxean galduta bukatu du denboraldia Erroibidek

 

ERROIBIDE 64-69 GERNIKA

ERROIBIDE: Izaro Alza (12), Leticia Martinez (10), Maialen Ramirez (2), Estrella Gonzalez (2), Saioa Altzaga (18), Leire Oregi (9), Saray Arozena (4), Nerea Saenz (7).

Ligako azken partida galdu zuen larunbatean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek, Artaleku kiroldegian. Garaipen kopuru berdina zuen Gernikak mendean hartu zuen. Hasieratik hartu zuten agintea bizkaitarrek. Bigarren laurdenean, presioari etekina atera zion kanpoko taldeak, eta partidako abantailarik handiena lortu zuen atsedenaldirako (29-40).

Hirugarrenean, berriz, etxekoak izan ziren protagonista. Defentsan estutu, eta kontraerasoan min handia egin zioten Gernikari. Azken hamar minutuak hasi aurretik, 47-50ekoa zen emaitza. Intentsitatea mantendu zuten bi taldeek laugarren laurdenean ere. Minutu bakarra falta zenean 60-63 galtzen ari zen Erroibide. Irundarrek huts egin zuten azken erasoetan, eta Gernikak irabazi zuen Artalekun.

Hamabigarren bukatu du liga Erroibidek, jaitsiera postuekin mugan. Zortzi neurketa irabazi eta hemezortzi galdu ditu. Denboraldiko arazo handiena, jokalari gutxirekin aritu dela norgehiagoka gehienetan. Behar horri erantzuten ahaleginduko da elkartea hurrengo denboraldiari begira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *