Fermin Muguruza, Bidasoa 2018-2023 dokumentala | Bidasoako Ahotsak
9 octubre, 2023
71 minutu, bi data eta ibai bat. “Bidasoa 2018-2023” dokumentalak migratzaileek Europarako bidean Bidasoa ibaiaren gaineko muga zeharkatzeko dituzten zailtasunak islatzen ditu. Dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu da eta urriaren 20an zinema aretoetara iritsiko da. Fermin Muguruza, dokumentaleko zuzendariak eta gidoigileak, lan honen zergatia eta helburuak azaldu ditu, bidegabeko egoera honi amaiera emateko helburuarekin.
Deja una respuesta