Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Gipuzkoako eta Euskadiko talde onena izan da Santiagotarrak pistan

12 marzo, 2015

Gipuzkoako eta Euskadiko talde onena izan da Santiagotarrak pistan

 

DSC 0559Jardunaldi bikoitza izan du asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteko pistako sekzioak. Larunbatean Euskadiko Txapelketa antolatu zuen Irunen, eta igandean Gipuzkoakoan aritu zen, Orion. Bietan garaipena lortu zuen Irungo elkarteak taldeka. Senior mailan, Iñigo Garcia kanoista Euskadiko Txapeldun izan zen larunbatean, baina bigarren tokiarekin konformatu behar izan zuen Gipuzkoakoan. Olatz Zabala sekzioko entrenatzaileak, urrezko domina jantzi zuen bietan, 23 urtez azpiko kategorian. Espainiako Txapelketari begira ari dira dagoeneko pistako sekzioko piraguistak. Martxoaren 21ean eta 22an izango da, Sevillan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *