Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

“Hazparneko Anderea” antzeztuko dute martxoaren 1ean Mendi Zolanen

16 febrero, 2015

Hazparneko Anderea” antzeztuko dute martxoaren 1ean Mendi Zolanen

 

15.03.01.Hazparneko anderea“Hazparneko Anderea” antzerkiarekin hasiko da Hendaiako Euskararen Hilabetea. Martxoaren 1ean izango da, 17:30etan Mendi Zolan Kulturgunean. Hendaiako AEKk antolatu du hitzordua, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Iduzkilore konpainiak antzeztuko du obra, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

“Hazparneko Anderea” XX.mendearen hasieran girotutako antzezlana da. “Indiano etxeko” Geaxine eta Panpili, Ameriketan dirua egin ondoren, Hazparneko herrira itzuli dira, Mayi alabarekin eta Mikolasa etxeko neskatoarekin. Mayik Beñat Ezpeletako mediku gaztea maite du, baina Geaxinek markesa batekin ezkondu arazi nahi du. Itxurakeria, maitasuna eta traizioa umorearekin uztartzen ditu obrak. 10 euroan salduko dituzte sarrerak Mendi Zolanen.

Izenburua: Hazparneko Anderea.

Zuzendaria: Ander Lipus.

Antzezleak: Maialen Fauthoux (Geaxine), Xalbat Dagerrezar (Panpili), Peio Berrokohirigoien (Dominixe), Maider Beheran (Mayi), Iban Ithurbide (Beñat), Kattin Mendiburu (Mikolasa), Bernadette Luro Iratzoki (Maiena), Lierni Elortza (Marquis), Pierre Larre (Curé), Mizel Jorajuria (Monseigneur), Mixel Sarratia (Iñazio).

Musikariak: Ainhoa Elizondo (eskusoinua), Oihana Teyseyre (biolina), Mirentxu Aldako (perkusioa).

Afixaren diseinua:Alejo Moreno Sainz.

Teknikari arduraduna: Xabino Alkorta.

Teknika diseinua: Josep Duhau.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *