La 3 eta Amute-Kosta izan dira onenak karrozen eta konpartsen lehiaketan
La 3 eta Amute-Kosta izan dira onenak karrozen eta konpartsen lehiaketan
Inauterien harira Hondarribiko Udaleko Kultura eta Turismo departamentuek antolatutako sarien banaketa egin zuten atzo udaletxean. La 3 eta Amute-Kosta Auzolagunak taldeek izan dute arrakasta gehien. La 3ek karroza lehiaketan lehen saria jaso du, eta bigarren Amute-Kosta izan da. Konpartsen lehiaketan, berriz, postuak trukatu dituzte. Hirugarrena Carlos Zapiain Dantza Eskola izan da karrozetan, eta Pilar Peña Dantza eskola konpartsetan. A konpartsen saria Nora Oriok irabazi du, B konpartsena Jon Puentek eta C konpartsena Ondare Kultur Elkarteak. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onenaren saria Gazte-Landetxak eskuratu du. Inauterietako erakusleihoen lehiaketa Pascua Hombrek irabazi du. Kartel onena Telmo Floresek Beñat Lekuonak egindakoa izan da.









Deja una respuesta