Ia milioi erdiko aurrekontua du Hondarribiko Udalak Nekazaritzarako eta Ingurumenerako
20 febrero, 2015
Ia milioi erdiko aurrekontua du Hondarribiko Udalak Nekazaritzarako eta Ingurumenerako
485.721 euro bideratuko ditu Hondarribiko Udalak Nekazaritza, Agenda 21 eta Ingurumen arlorako. Joan den urtean baino %18 gehiago. Nekazaritzarako 320.121 euro erabiliko ditu udalak. “Udalaren eta Behemendi Elkartearen arteko erlazio eta jarduna mantentzen jarraitu dugu”, adierazi du Juan Luis Silanes zinegotziak.
Agenda 21 proiekturako eta Ingurumenarekin lotutako ekimenetarako, 165.600 euro baliatuko ditu Hondarribiko Udalak. Hondarribiko Azokarekin, eta biodibertsitatearen eta energia eraginkortasunaren aldeko apusturekin aurrera egingo dutela azpimarratu du Silanesek. Liztor asiatikoaren aurkako kanpaina ere sartzen da aurrekontuan.









Deja una respuesta