Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Merkataritza plangintzarako tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik-ek

20 febrero, 2015

Merkataritza plangintzarako tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik-ek

 

bidasoa bizirikEnpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik erakundeak. Merkataritza plangintza osatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Horretarako, merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasuna aztertuko dute. Gainera, trebetasun komertzialak landuko dituzte parte hartzaileek, jarduera praktikoen bidez. Infotres-eko Aitor Ubarretxenak zuzenduko du tailerra.

Martxoaren 2an, 3an, 4ean eta 5ean egingo dute tailerra, 13:45ean Bidasoa Bizirik-en autoenplegu bulegoetan (Mirarien Ama Birjina kalea, z/g, Irun). Doakoa izango da. Izen ematea ondorengo estekan egin daiteke:  http://www.ideiakbizirik.com/inscripcion-a-cursos/?curso=2639 . Informazio gehiago jasotzeko:  empresas@bidasoa-activa.com edo 943 63 39 37.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *