Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

%2,2 gehiago birziklatu du Behe Bidasoak

21 febrero, 2015

 %2,2 gehiago birziklatu du Behe Bidasoak

 

irun--575x375%40,9 birziklatu dute Irungo eta Hondarribiko biztanleek 2014 urtean. Aurrekoan baino %2,2 gehiago. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak baieztatu du gai organiko begetalak biltzeko bosgarren edukiontzia “erabakigarria” izan dela eskualdeko birziklatze tasa igotzeko. Beste zatikien birziklatze tasek ere gora egin dutela azpimarratu dute: ehunak %8ko igoera izan du, ontziek %4,9koa; beirak %3,5koa eta paperak %1ekoa.

Tona gutxiago zabortegira

2014. urtean guztira 23.946 tona eraman zituzten hiri zabortegira, aurreko urtean baino % 1,58 gutxiago. Gainera, Txingudiko Zerbitzuak erakundearen balantzearen arabera, Irunen eta Hondarribian sortutako etxeko hondakinak 20.156 tona izan dira guztira, aurreko urtean baino % 3,7 gutxiago. Industria jatorriko hondakinek, berriz, % 11ko gorakada izan dute 2014 urtean.

Balantzearen emaitzen balorazio baikorra egin du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuak erakundeko gerenteak: “Herritarrek gero eta gehiago bereizten dute, baina lanean jarraitu behar dugu eta ahaleginak egin behar ditugu oraindik tratamendurik ez duten eta zabortegian bukatzen duten hondakinen % 59 hori murrizteko”. 2015ean, gai organikoaren gaikako bilketa modu espezifikoan lantzen hasi dira eskoletako jantokietan, egoitzetan eta ospitaleetan, besteak beste.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *