Ikasle alemaniarren bisita jaso du Hondarribiko Udalak
23 abril, 2015
Ikasle alemaniarren bisita jaso du Hondarribiko Udalak
Alemaniako Sehnde herriko KGS ikastetxeko ikasleen bisita jaso du Hondarribiko Udalak apirilaren 23an. Txomin Sagarzazu Hezkuntzako zinegotziak egin die harrera, Udaleko beste zenbait zinegotzirekin batera. Ama Guadalupekoa Ikastetxearekin elkartrukean daude gazte alemaniarrak. Alemaniarrak Sehnde herritik datoz (Hannover-etik gertu), eta Alde Zaharretik bisita gidatua egin ahal izan dute, Arma Plaza Fundazioari esker.









Deja una respuesta