Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Irunen egingo dute Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

23 abril, 2015

Irunen egingo dute Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

 

bertsoeskola51Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna eta Eskolarteko finala egingo dituzte apirilaren 26an Irunen. Goizean, 10:30ak aldera elkartuko dira Irungo Urdanibia plazan Gipuzkoako txoko guztietatik heldutako bertso eskoletako kideak. Jolasetarako tartea izango dute eguerdira arte: bitxigintza, herri kirolak edota bertso ipuinak, besteak beste. Bazkalostean, berriz, Eskolarteko XXXV. finala jokatuko dute Amaia Antzokian.

Arratsaldeko ekitaldian, Eskolarteko idatzizko txapelketako sariak ere banatuko dituzte. Idatzizko lehiaketak bost saio izan ditu otsailetik martxora arte, Ataunen, Zumarragan, Hernanin, Zarautzen eta Azkoitian. Bat bateko txapelketan, 27 bertsolarik parte hartu dute lau bertso afaritan: Zumarragan, Lasarte-Orian, Zarautzen eta Azkoitian.

Amaiako ekitaldia doan izango da eta, aldez aurretik sarrerak hartu nahi izanez gero, Luis Marianoko Turismo Bulegoan egin daiteke. Halaber, hasi baino lehen leihatilan hartzeko aukera ere izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *