Pakea Bizkaiak Antartidara egindako espedizioaren inguruko dokumentala eta hitzaldia eskainiko dituzte Hondarribian
23 abril, 2015
Pakea Bizkaiak Antartidara egindako espedizioaren inguruko dokumentala eta hitzaldia eskainiko dituzte Hondarribian
Antartidan izan ziren joan den urtean Unai Basurko eta Xabier Urresti, Pakea Bizkaia ontziarekin. Ostiralean Hondarribian azalduko dute esperientzia. “Pakea Bizkaia Antartidan” dokumentala eskainiko dute, eta hitzaldia emango dute ondoren. Hitzordua ostiralean, apirilaren 24ean izango da, Hondarribiko Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda kalean). Sarrera doakoa izango da. Hizkuntzari dagokionez, elebiduna izango da jarduera. Euskaraz eta gaztelaniaz ariko dira.









Deja una respuesta