Jai Olinpikoa izango da larunbatean Zumardian
Jai olinpikoa izango da larunbatean Zumardian
2014/2015eko Herri Olinpiadetako azken saioa egingo dute larunbatean Hondarribian. Azken jokoez gain, bazkaria eta kontzertuak izango dira, amaiera festa girotzeko. Goizeko hamarretan bilduko dira taldeak Gernikako Arbolan. Joko sorpresa egingo dute, hasteko. Gero, aulkiaren jokoan ariko dira, Zumardian. Talde bakoitzeko kide batek parte hartuko du.
Ondoren, bertso saioaren lehen zatia egingo dute. Bigarrenaren aurretik, patata beroaren jokoa egingo dute, atseden moduan. Hondarribiari buruzko galderak erantzun beharko dituzte. Bertso saioko finala bazkal aurretik edo ondoren egingo dute, orduaren arabera. Edonola ere, 600 lagunentzako bazkaria izango da Zumardian. Sarien banaketan, sailkapeneko lehen tokian amaitzen duen taldeak vikingo kaskoa jasoko du, joan den urteko irabazleen eskutik.
Bazkariaren ondoren, Elektropatxarangak girotuko du arratsaldea. Luz de Putas taldeak disko berriaren aurkezpen kontzertua emango du festa borobiltzeko.









Deja una respuesta