Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Innov Mugabe 2×2 proiektua aurkeztu du Bidasoa Bizirik-ek

2 marzo, 2015

Innov Mugabe 2×2 proiektua aurkeztu du Bidasoa Bizirik-ek

 

Pres InnovMugabe2x2Innov Mugabe ekimenari jarraipena eman dio Bidasoa Bizirik-ek. Agglomération Sud Pays Basque erakundearekin elkarlanean garatutako proiektua da, Bidasoaren bi aldeetako enpresen lehiakortasuna sustatzeko. Bi norabide izango ditu Innov Mugabe 2x2k.

Nekazaritzako Elikagaien Sektoreari begira, mugaz gaindiko II. foroa antolatu zuten otsailaren 27an. Sektorea babesteko planak eta ekintzak aztertu zituzten Ficoban. Bertan, “Gure gourmet proiektua” ere aurkeztu zuten. 20 enbaxadore aukeratuko dituzte ekimen horren baitan, saski batean emandako produktuekin, lagun talde batentzako bazkaria prestatu dezaten.

Sektore nautikoa indartzeko, tailerrak egingo dituzte. Enpresen arteko bisitak antolatuko dituzte, konfiantza eta kolaborazio proiektuak sor daitezen. Berrikuntzarako diagnosia egiteko laguntza ere emango diete enpresa txikiei. Gainera, bi jarduera antolatzeko aukerak aztertzen ari dira: nautikaren munduko kirol ekitaldi bat, eta garapen jasangarriaren eta eko-arduraren inguruko beste bat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *