Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Lehen zatian erabaki ez izana ordaindu du Real Unionek

1 marzo, 2015

Lehen zatian erabaki ez izana ordaindu du Real Unionek

 

FUENLABRADA 1-0 REAL UNION

FUENLABRADA: Ismael, Anuarbe, Barral, San José, Fa, Barral, Tello, Omar (Borja Pérez, 68′), Pevida (Ponce, 80′), Molino (Carlos Martínez, 63′), Matas.

REAL UNION: Tena, Urkizu, Aimar, Esnaola, Morcillo, Rodellar, Mikel Alonso (Iriondo, 60′), Silas, Goikoetxea (Saizar, 72′), Seguin (Ozkoidi, 60), Galán.

GOLA: 1-0: Dani Ponce (85′).

EPAILEA: Ripoll Solano. Txartel horiak: Barral, Fa, Anuarbe, Tello (Fuenlabrada); Aimar, Silas, Rodellar (Real Union). Txartel gorria: Galán (Real Union).

fuenlabradaBeheraldia luzatu du Real Unionek Fuenlabradako Fernando Torresen. Esku hutsik itzuli da, bost Beheraldia luzatu du Real Unionek Fuenlabradako Fernando Torres futbol zelaian. Esku hutsik itzuli da, bost minutu falta zirenean gola jaso ondoren. Itxura ezberdina eman du talde txuribeltzak neurketaren bi zatietako bakoitzean. Lehenengoan nagusi izan da, eta oldarkor aritu da gainera. Bost gol aukera argi izan ditu Aitor Zulaikaren taldeak atsedenaldia baino lehen. Galanek eduki ditu abagunerik onenak, baina aurrelariak ez du baloia sarera bidaltzen asmatu.

Atsedenalditik bueltan norabide aldaketa jasan du norgehiagokak. 50.minutuan eman du lehen abisua Fuenlabradak, Morcillok atepean urrundu behar izan baitu baloia. Gol aukerak sortzen jarraitu dute etxekoek, markagailuan aurretik jartzea lortu gabe. Unionek behera egin duen arren, Silasek gola hurbil izan du kontraeraso batean, 80.ean. Bost minutu beranduago, Dani Poncek etxeko taldeari abantaila eman dio, jokaldi bikaina borobilduta. Jorge Galanek txartel gorria ikusi du ia segidan, eta aukerarik gabe gelditu da Real Union. Luzapenean penaltia eskatu du Silasek, baina epaileak ez du adierazi, eta hutsean gelditu da talde irundarra. Hirugarren jardunaldia du Unionek irabazi gabe.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *