Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Torrelavega lehiakorra menderatu du Bidasoa-Irunek

1 marzo, 2015

Torrelavega lehiakorra menderatu du Bidasoa-Irunek

 

TORRELAVEGA 24-31 BIDASOA-IRUN

TORRELAVEGA: Vega, Díaz, Gil, López, Alonso (1), Crespo (4), González (4), Melián, Barbón (6), Fontaneda, Pérez (1), Rodríguez (2), Marcos, Hernández (2), Abad, Villalobos (4).

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (3), Trkulja (4), Vázquez, Crowley (6), Revin, Iriarte (4), Penón (2), Zildzic, Zubiria, Gimeno, Muiña (7), Alzaga, Azkue (5).

MARKAGAILUA: 1-3, 5-6, 5-10, 7-12, 13-13, 13-14(atsedenaldia); 15-17, 18-19, 19-22, 20-25, 22-28, 24-31.

torrelavegaTorrelavegan irabazi zuen atzo Bidasoa-Irunek. Alde erosoa irudikatu zuen azkenean markagailuak, baina lana eman zion aurkariak Fernando Bolearen taldeari. Indartsu irten ziren irundarrak, partida hasieratik kontrolatzeko asmoz. Bost goleko abantaila lortu zuen Bidasoak ordu laurdenean, baina atsedenaldira bitarte, etxekoek lehiara bueltatzea lortu zuten. Caveroren, Crowleyren eta Trkuljaren kanporatzeak aprobetxatu zituen Torrelavegak, markagailua parekatzeko (13-13). Debuta egin zuen Penonen gol batekin amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, itxaropenari eutsi zion etxeko taldeak. Berrogeita hamargarren minutuan hautsi zuen norgehiagokak Bidasoak, Crowleyren gol batekin (20-25). Etxekoek ez zuten amorerik eman nahi izan, baina neurketari emozioa emateko aukerarik ez zion utzi Irungo taldeak. Balio erantsia duen garaipena izan da Bidasoarentzat. Fuentesen lesioak eta Sinfínen aurkako porrotak sortutako zalantzak baztertu ditu. Talde sendoa da bidasoarra, eta play off-ean sartzeko hautagai izaten jarraitzen du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *