Irungo 2022ko Koadrila Egunaren aurkezpena
20 mayo, 2022
Irungo Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak ekainaren 25ean ospatuko du 2022KO Irungo Koadrilen Eguna. Nobdedadeen artean, aurten sarreren salmenta elkartearen webgunearen bidez egingo da, maiatzaren 27tik 29ra. Bestetik, goizeko olinpiaden ordez, Irun Hiriko Goitibera Sari Nagusia antolatu du elkarteak, ekainaren 25eko goizean egingo dena. Bazkaria Ficoban egingo da eta dagoeneko antolatzaileek baieztatu dute egun horretan txarangen, batukaden, DJ Balberren, Gozategi eta Matraka elektrotxarangaren emanaldiak izango direla.
Deja una respuesta