Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Irungo eta Hondarribiko hizkerak aztertuko ditu Irantzu Epeldek Jose Antonio Loidi bekari esker

4 febrero, 2015

Irungo eta Hondarribiko hizkerak aztertuko ditu Irantzu Epeldek Jose Antonio Loidi bekari esker

 

irantzu epeldeIrantzu Epelde hizkuntzalari hondarribiarrak irabazi du bi urtean behin Irungo Udalak eskaintzen duen Jose Antonio Loidi euskarazko beka. “Irun-Hondarribiko gazteak hizketan: euskalkia eta euskara estandarra, gaur” izeneko proiektuarekin lortu du ikerketa aurrera eramateko finantziazioa. Hogeita hamar eta berrogei urte arteko hamasei bidasoar elkarrizketatuko ditu, zortzi irundar eta zortzi hondarribiar. Hirurogei urtetik gorako beste laurekin ere egongo da, emaitzak alderatu ahal izateko. Berrehun galdera baino gehiago prestatu ditu, gramatikaren eta lexikoaren inguruan. Hamabi hilabeteko epea izango du lana burutzeko.

Zortzi lan izan dira XII. Jose Antonio Loidi beka lortzeko hautagaiak. Ondorengoek osatu dute epaimahaia: Fernando San Martín Gubía (Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria), José Luis Loidi Fernández de Troconiz (Loidi familiaren ordezkaria), José Monje García (Luis de Uranzu Kultur Taldeko ordezkaria), Jorge Gimenez Bech (aditua, prestigio eta esperientziaduna), Iban Eguzkitza Luna (Irungo Udaleko Euskara Arloko Zuzendaria).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *