Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union

4 febrero, 2015

 

Stadium Galen irabaztera behartuta egongo da Real Union

ATLÉTICO BALEARES 2-1 REAL UNION

ATLÉTICO BALEARES: Vicente, Vich, Mairata, Artabe, Tim (Carlos Rodríguez, 66′), Nando, Thilo, Ripoll (Biel Coll, 84′), Fullana (Guasp, 64′), Juarez, Tedi.

REAL UNION: Otermin, Ibarbia, Azkoiti, Arzamendi, Aimar, Rodellar, Iriondo, Silas (Morcillo, 88′), Mujika (Beñat Alastuey, 83′), Urbieta, Goikoetxea (Saizar, 73′).

GOLAK: 1-0: Tedi (20′). 1-1: Rodellar (63′). 2-1: Juarez (89′).

Federazio Kopako final laurdenetako joanekoa galdu du Real Unionek Mallorcan. Azken minutuan jasotako golak kanporaketa gainditzea zaildu dio talde txuribeltzari. Datorren astean Stadium Galen neurketa irabazi beharko du. Finalerdietara iristeko nahia hasieratik gelditu da agerian. Igandean titular izan ziren bost jokalari sartu ditu Aitor Zulaikak hamaikakoan. Hala ere, indartsu irten da etxeko taldea, eta lehen abaguneak sortu ondoren, gola lortu du hogeigarren minutuan. Tedik jarri du aurretik Atlético Baleares.

Lehen zatiaren azken ordu laurdenean hobera egin du Unionek. Arzamendik eta Urbietak neurketa berdintzeko aukera bana eduki dute. Baina azkenean 1-0ekoarekin hartu dute irundarrek aldagelarako bidea. Bigarren zatiaren hasieran, hobekuntzari jarraipena eman diote, banakoaren saria lortzeraino. Rodellarrek sartu du Real Unionen gola, area kanpotik egindako jaurtiketarekin. Berdinketari eusten ahalegindu diren arren, bigarren gola jaso dute txuribeltzek 89.minutuan. Juarezek eman dio abantaila Mallorcako taldeari.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *