Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Jardunbide Egokien diplomak banatu dituzte Bidasoan

22 abril, 2015

Jardunbide Egokien diplomak banatu dituzte Bidasoan

 

jardunbide egokiakJardunbide Egokien sariak banatu ditu Bidasoa Bizirik-ek, eskualdeko establezimentuen artean. Sarituak metodologiari dagozkion baldintzak betetzen dituela egiaztatzen du diplomak. Gainera, ahalegina eta kalitatearekiko eta hobekuntza jarraituarekiko konpromisoa aitortzen ditu, enpresa konpetentziarekiko ezberdinduz.

Estatu mailako Kalitate programa da Jarduera Egokiena. SICTEDek kudeatzen du. Euskadin, erakunde kudeatzailea Basquetour da, baina eskualde bakoitzaren esku uzten du ardura, kasu honetan, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Jarduera Egokien Programak turismoaren sektoreko establezimentuei babesa eman nahi die, turismo-helmuga kontzientzia sortzeko helburuarekin, beren kudeaketa hobetu dezaten. Turismoaren sektoreko entitate guztiek batera lan egin dezaten bilatzen du. Eskualdeko 26 establezimentu eta enpresa dira, gaur egun, Jardunbide Egokien Programan parte hartu dutenak. Bidasoa Bizirik Bidasoko Garapen Agentziak, Jardunbide Egokien Diploma jasotzeaz gain, Q Turistikoaren ziurtagiria berritu du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *