JON TENA: “Atezain guztiengandik ikasten da zerbait”

Real Unionen eman zituen lehen urratsak, futbolaren munduan. Baina infantil mailan zegoenean, Realaren deia jaso eta Zubietarako bidea hartu zuen. Filialeraino iritsi zen, eta bertan bi denboraldi egin ondoren, Stadium Galera bueltatu zen, Realak utzita. Bi denboraldi egin ditu horrela, eta hirugarrenari ere ekin dio. Real Unionen atearen zaindaria da Jon Tena, 23 urteko irundarra.