Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Joxe Luix Agirretxe – Etxetxo Elkartea – Bortxazko lanak

11 febrero, 2021

Lezoko bortxazko lanak landu dituen Etxetxo elkarteko Joxe Luix Agirretxeri elkarrizketa. Etxetxo elkarteko Jose Luis Agirretxek azaldu duenez, 1939ko udan iritsi ziren lehen “trabajadoreak” Lezora eta lehen kanpalekua Lezo eta Pasai Donibane arteko Erroteta eremuan izan zuten. Jazikibelgo errepidearen eraikun- tza lanek aurrera egin ahala barrakoi berriak eraiki zituzten presoek.

Horrelaxe egin zen egun Lezotik Guadalupeko santutegira doan GI-3440 errepidea. Aritxulegiko lanekin alderatuta, errepide honen eraikuntza lanak luzeagoak izan baziren ere, Jaizkibelgo ondar-haitzak errepidearen zulaketa lanak erraztu zituen.

Hasiera batean, Etxetxo elkartetik errepidearen eraikuntzan 700 langile inguruk parte hartu zutela kalkulatzen zuten, baina, langileak txandakatu zirela deskubritu ostean, presoen ia 4.500 edo 5.000 izen berreskuratu dituzte dagoeneko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *