Kalean Bai egitasmoaren hitzarmen ekitaldia
10 junio, 2022
Duela urte batzuk sortu zen Kalean Bai plana, Irungo aisialdi-jarduerak urratsez urrats euskalduntzeko helburuarekin. Hitzarmen bidez, Irungo elkarteek konpromisoa hartu dute beren entitateetan eta antolatzen dituzten jardueretan euskara bultzatzeko. Honako entitateak batu dira gaur hitzarmenera: Honako entitate hauek sinatu dute gaur goizean: Alde Zaharra-San Juan auzo-elkartea, Dunboako auzo-elkartea, Elitxu-Lapitze auzo-elkartea, Euskadiko Itsasargien Lagunak, Gaztedi berria aisia-taldea, Nicolas Guerendiain elkartea, Ondare Kultur Elkartea, Taupadak GKE, San Martzial Kirol Elkartea, Lur-Alai Squash Kluba, Txingudi Eskubaloia, Alaitsu Guraso Elkartea (Toki Alai BHI), Irungo Euskaljira eta Marte Laborategia.
Deja una respuesta