Karguan jarraitzeko asmoa adierazi du José Ángel Sodupe Bidasoako presidenteak
Karguan jarraitzeko asmoa adierazi du José Ángel Sodupe Bidasoako presidenteak
Hauteskunde urtea behar zuen 2015ak C.D.Bidasoan. Baina inork ez du hautagaitzarik aurkeztu, eta José Ángel Sodupe presienteak aurrera egitea erabaki du. “Ondo pentsatu eta kontsultatu ondoren, bideari eustea pentsatu dut”, azaldu du Sodupek. Zuzendaritzako taldea osatu beharko du orain, ezohiko batzorde batean hautagaitza aurkeztu aurretik.
Beste aro bat hasiko du José Ángel Sodupek Bidasoan. Duela lau urte, zorra kitatzea jarri zuen helburu. Asmo hori beteta, kirol arloan jarriko ditu orain helmugak presidenteak. “Beti ere, egin izandako akatsak errepikatu gabe. Zulorik ez dugu sortuko berriro”, baieztatu du. Taldea Asobal Ligan egonkortzea, baita Europa mailan lehiatzea aipatu ditu Sodupek helburu moduan.









Deja una respuesta