05/04/13. Hendaiako Udaletxetik hurrengo prentsa oharra bidali dute: Basa-katuen harrapaketa 2013ko apirilaren 15etik maiatzaren 3ra Hendaian. Ohartu gara katu basatiek kalteak sortzen dituztela herriko gune batzuetan. Hori dela eta, Hendaiako Herriko Etxeak, landa kodearen L211-21, L211-22, L211-27 eta L214-5 artikuluen eta 2002/11/25eko 2002-1381. dekretuaren arabera, katu basatien harrapatzea antolatuko du 2013ko apirilaren 15etik maiatzaren 3ra Herri osoan: Harrapatuz gero, markaturiko gatuak libre utziko dira berriz. Halere, komenigarri da etxeko katuak etxean egon daitezen harrapaketa antolatzen den egunetan. Beraz, animalien jabeek neurri egokiak hartu beharko dituzte, haien animaliak Herrian ibil ez daitezen egun horietan.
Deja una respuesta