Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Konfiantza berreskuratu du Mariñok

3 febrero, 2015

Konfiantza berreskuratu du Mariñok

 

MARIÑO 3-0 REOCÍN

mariñoZalantza guztiak uxatu ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, Reocín aurkari zuzena nagusitasunez gaindituta. Hiru gol sartu zizkion zelaian, eta hiru puntu sailkapen nagusian. Bosteko aldea dute orain urdinek, atzetik dituzten Reocin eta Abanto taldeekiko. Erdi bidean gelditu da Mariño. Zortzigarren postuan dago, baina aurrekoak ere nahiko urrun ditu. Bost gehiago ditu Añorgak, eta sei gehiago San Ignaciok. Asteburuan atsedena hartuko du Gorka Alavarezen taldeak, eta hurrengoan, Gazte Berriak nafarraren etxean ariko da.

Emaitza onak derbiaren atarian

Ohorezko Erregionaleko derbia izango da asteburuan Hondartza futbol zelaian. Jaitsiera postuetan dagoen Hondarribiak, Real Union Bko bizilagunak hartuko ditu. Azken jardunaldian, berdeek puntu bat eskuratu zuten Antzuolan, azken sailkatuaren etxean (1-1). Filial txuribeltzak 3-2 menderatu zuen Hernani, Stadium Galen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *