Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Kultur programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita

5 mayo, 2015

Kultur programetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irekita

cultura.jpg

Irungo Udaleko Kulturako departamentuak jakinarazten du epea irekita dagoela kultur programetarako diru-laguntzak eskatzeko, 2015eko deialdian.

Kultur programa horietarako laguntza-deialdi honetan irabazi asmorik gabeko pertsona edo entitate guztiak aurkeztu ahal izango dira, kultura sustatzeko eta hedatzeko alorretan programak gauzatze aldera. Ohizko modalitate eta eremuen gainera –hala nola, koru-musikaren sustapena eta beste kultur alorretarako zuzendutakoak– iaz bezala hirugarren ildo bat izango da, sorkuntza-jarduerak sustatzeko. Eskerak aurkezteko epea maiatzaren 12ra arte irekita egongo da. Laguntza horiek direla eta, dauden diru-laguntzetako beste bide batzuetara gehituta, 145.346 eurora iristen da kultur kolektiboetarako erabiltzen den guztizko kopurua.

Dokumentazioa eta informazioa lortzeko eta eskaerak aurkezteko: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ, San Martzial kalea, 2). Adierazi behar da deialdi hone informazio osoa (oinarriak eta inprimakiak) eskuragarri dagoela «Azken egunak» atalean ere, www.irun.org. Udal web orrian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *