Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

La Rocan irabazita bukatu du lehen itzulia Bidasoa-Irunek

25 enero, 2015

La Rocan irabazita bukatu du lehen itzulia Bidasoa-Irunek

 

LA ROCA 22-25 BIDASOA-IRUN

LA ROCA: Puget, Oriol (3), Navarro, Pérez (1), Deumal (3), Luque (2), Estape (3), Curia, Rojas, Montserrat, González, García (2), Ferrer (4), Morales (1), Martínez (2), Vaquer (1).

BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (2), Trkulja, Vázquez (2), Crowley (4), Revin, Iriarte, Zildzic (2), Gimeno (2), Mindegia, Muiña (7), Susperregi, Fuentes (1), Alzaga (1), Azkue (4).

MARKAGAILUA: 1-1, 3-4, 5-9, 6-11, 6-12, 9-15 (atsedenaldia); 11-15, 13-18, 14-21, 16-23, 18-24, 22-25.

zildzicLigako lehen itzuliko azken lau partidak irabazi ditu Bidasoa-Irunek. Atzo La Roca del Vallesen lortu zuen garaipena, Katalunian. Defentsako lanak eta Zubiriaren geldituek jarri zuten berriro oinarria. Bosgarren minutuan aurrea hartzea lortu zuten etxekoek, 2-1ekoarekin. Baina hortik aurrera, irundarrak izan ziren nagusi. Atsedenaldirako 9-15 irabazten ari ziren. Bigarren zatian intentsitatea mantendu eta aldea handitu zuen Bidasoak. Zazpi goleko errenta zeukan 13.minutuan (13-21).

Neurketaren amaieran bi jokalari gutxiagorekin aritu behar izan zuen Bolearen taldeak, eta markagailua apaintzeko baliatu zuen aukera La Rocak. Hiru minutu falta zirela 21-24ra hurbiltzea lortu zuten etxekoek, baina Vazquezen golarekin garaipena ziurtatu zuen Bidasoa-Irunek. Puntu bakarreko desabantaila dauka orain play-off postuetarako, eta bigarren itzuli osoa dago aurretik. Pontevedran ariko dira irundarrak hurrengo jardunaldian, Teucro liderraren kantxan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *