Emakumeak onartuko ditu Klink Elkarteak
26 enero, 2015
Emakumeak onartuko ditu Klink Elkarteak
Emakumeek Hondarribiko Klink Elkarteko bazkide egin ahal izango dute hemendik aurrera. Azken Batzarrean onartu dute neurria. “Garai berrietara egokitzeko” erabaki dutela azaldu dute Klink-eko bazkideek. Belaunaldi aldaketa eragiteko asmoa dauka Klink-ek, eta beste hainbat ekimen ere jarri ditu martxan. Berrogei urtetik beherakoek 10€ ordaindu beharko dute hilean, bazkide izateko, sarrerako kuotarik gabe. MasterKlink kanpainia ere abiatu dute, “Euskal Ondare Gastronomia Ondarea” zabaltzeko asmoz. Izen emateak eta informazioa: 628 64 17 37 edo klink@klinkelkartea.com.









Deja una respuesta