Moda desfileak hartuko ditu Oiasso Museoak
26 enero, 2015
Moda desfileak hartuko ditu Oiasso Museoak
Moda desfileak antolatuko dituzte Irungo Oiasso Museoan, Donostiako KoöKoö angentziarekin sinatutako akordioari esker. Urtarrilaren 30ean izango da lehena, 20:00etan. Aldez aurretik gonbidapenak banatuko dituzte museoan. Antzinako Erroman jantziek, bitxiek eta orrazkerek zuten garrantziari keinua egin nahi dio Oiassok proiektuaren bidez. Joera berriak antzinako kulturaz inguratuta ikusteko aukera izango da.









Deja una respuesta