Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Leka Eneak lasai hartuko du atseden

18 febrero, 2015

Leka Eneak lasai hartuko du atseden

 

12840813615 2c5fd2f5ca oAsteburuan ez da mahai teniseko Superdibisioetako jardunaldirik izango. Leka Eneako talde nagusiek atsedenerako denbora edukiko dute beraz. Baita arrazoia ere. Joan den asteburuan garaipen argi bana lortu zuten. Etxean aritu ziren bi taldeak, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan.

Ostiral arratsaldean, Superdibisioko mutilek sailkapenean atzetik duten Mataró menderatu zuten, 4-0. Neskek ere hutsean utzi zuten Aviles asturiarra, igande goizean. Europako lehiaketetara sailkatzeko postuetan daude Leka Eneako bi taldeak. Bosgarren dira mutilak, eta seigarren neskak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *