Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Logroñon galdu du Mariñok

26 enero, 2015

Logroñon galdu du Mariñok

   LOGROÑO 2-0 MARIÑO

2ª division femeninaPorrotak jaso ditu Bigarren Mailako Mariñok azken bi jardunaldietan. Logikoak izan dira, neurri handi batean, sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena izan dituelako aurkari. Oiartzunen kontra galdu zuen joan den astean, eta Logroño izan da oraingoan irundarrak mendean hartu dituena. Bi gol egin zizkieten errioxarrek. Hala ere, Bigarren Mailako Bigarren Multzoan gol gutxien jasotzen dituen laugarren taldea da Mariño. Egutegiko tarte zaila igaro ondoren, Reocín hartuko dute larunbatean urdinek (18:00). Aurkari zuzena da kantabriarra. Mariñok baino bi puntu gutxiago ditu.

Jardunaldi txarra Ohorezko Erregionalean

Asteburuko partidak galdu dituzte Ohorezko Erregionalean ari diren bi talde bidasoarrek. Hondarribiak 0-2 Tolosaren aurka, eta Real Union Bk 1-0 Ordizian. Txuribeltzek Hernani hartuko dute datorren asteburuan. Berdeek nola edo hala irabazi beharreko norgehiagoka izango dute Antzuolan. Azken sailkatua da aurkaria, eta Hondarribiak baino bost puntu gutxiago ditu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *