Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Maila baxuko euskara ikasleei zuzendutako mintzapraktika programa eskainiko du Irungo Udalak

9 febrero, 2015

Maila baxuko euskara ikasleei zuzendutako mintzapraktika programa eskainiko du Irungo Udalak

 

irun irutenen mintzalagunaElkarrizketariak” programa martxan jarri du Irungo Udalak, seigarren urratsetik edo A mailatik behera dauden euskara ikasleek praktikatzeko aukera izan dezaten. Euskara Sustatzeko Ekimen Plan berriaren helburuetako bat da euskalduntze-alfabetatzerakoan ikasitakoa praktikara eraman ahal izateko aukerak eta erabilera-guneak Irunen bertan eskaintzea.

Interesa duen edonork euskara praktikatu ahal izango du debalde, taldean, hilean bitan, otsailetik ekainera, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Hilabete horietan, sukalde tailerrak, joko tailerrak, euskal dantza ikastaroak edo euskal kulturako pertsonaia ezagunekin solasaldiak eskainiko ditu “Elkarrizketariak” programak.

Interesa duen orok izena eman dezake otsailaren 9tik 13ra Irungo euskararen atarian (www.irun.org/euskara).

PROGRAMATUTAKO JARDUERAK

Otsailak 20. Mintza praktika (Udal euskaltegia)

Martxoak 4. Sukaldatu euskaraz (Irungo La Salle elkartea)

Martxoak 20. Mintza praktika (Udal euskaltegia)

Apirilak 15. Jolasak (Irungo Mendizaleak elkartea)

Apirilak 24. Mintza praktika (Udal euskaltegia)

Maiatzak 6. Irteera (Zugarramurdi, Sara..)

Maiatzak 22. Mintza praktika (Udal euskaltegia)

Ekainak 3. Fandango eta Arin-arin ikastaroa (Zehazteke)

Ekainak 5. Ospetsuekin solasean (Udal euskaltegia)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *