1,28 milioi bideratuko ditu Hondarribiko Udalak Gizarte Zerbitzuetarako
1,28 milioi bideratuko ditu Hondarribiko Udalak Gizarte Zerbitzuetarako
1.288.792 euroko aurrekontua du Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak 2015 urterako. 276.484 euro pertsonalerako izango dira, 394.384 Etxez Etxeko laguntza zerbitzurako (60 familia Hondarribian), 432.241 euro diru-laguntza eta laguntzetarako, eta 103.127 euro Kasino Zaharra Jubilatuen Etxerako. Maite Peláez Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak hainbat datu azpimarratu nahi izan ditu: “Esan behar da 25 familiari laguntzen diegula transferentzien bidez, eta 3 pertsona adindu autonomo ditugula San Gabriel Egoitzan”. Hondarribiko Udalarentzat Gizarte Zerbitzuak lehentasun direla baieztatu du zinegotziak: “Beharra dugun heinean, partida ekonomikoa handitu egingo dugu beharrezkoa duenari laguntzeko».









Deja una respuesta