Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Sailkapeneko aldea agerian utzi du Hendaiak azkenaren kontrakoan

9 febrero, 2015

Sailkapeneko aldea agerian utzi du Hendaiak azkenaren kontrakoan

 

HENDAIA 63-12 ARGELÈS

hendaiaArgelès azken sailkatuak jipoia jaso zuen igandean Ondarraitzen. Hendaiak lider indartsuaren moduan jardun zuen, sailkapeneko aldea berdegunean ere islatuz. Hogeita hamabost segundo besterik ez zituen behar izan Labagueriek lehen entsegua egiteko. Ordu laurdena betetzerako, hiru lortu zituen Hendaiak. Erritmoa mantsotu zuen ondoren Hendaiak, eta atsedenaldira bitarte itxaropen apurra eman zion Argelèsi (28-7).

Bigarren zatian, aldiz, garaipena eta erasoko bonusa lehenbailehen ziurtatzeko asmoz irten ziren etxekoak. Indarra eta zehaztasuna doitu eta aurkariaren defentsa birrindu zuen Hendaiak. Fédérale 2ko zortzigarren multzoko sailkapenaren buruari eutsi dio talde bidasoarrak. Datorren igandean ere etxean ariko da, Morlaàs-en kontra eguraldiaren ondorioz atzeratutako neurketan (Ondarraitz, 15:30).

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *