Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Etxeko jaitsiera irabazi du Hondarribiak

9 febrero, 2015

Etxeko jaitsiera irabazi du Hondarribiak

 

jaitsieraAbian da arraun munduko aurredenboraldi luzea. Urrun gelditzen den udara buruan, lehen proba egin du Ama Guadalupekoak. Hondarribiko XV. Traineruen Jaitsiera irabazi zuen larunbatean, 19:50eko denbora onarekin. Giroa hotza zen arren, itsasoa baldintza bikainetan zegoen hondartzatik irteten den estropada eremuan. Hondarribiak zortzi segundora utzi zuen San Juan, hemezortzira Portugalete eta hogeita bira San Pedro. Hondarribia B ontziak ere maila handia eman zuen, eta bosgarren sailkatu zen TKE ligako Astilleroren aurretik. Hortaz, baikorra izan zen lan saioa arraun elkarte bidasoarrarentzat. Ligako aurkari indartsuenak parean ez zeuden arren, bide onean dagoela erakutsi zuen Ama Guadalupekoak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *