Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Mailarik onena berreskuratu du Bidasoak Vigon

15 marzo, 2015

Mailarik onena berreskuratu du Bidasoak Vigon

 

ACADEMIA OCTAVIO 27-32 BIDASOA-IRUN

ACADEMIA OCTAVIO: García, Méndez (2), Conde, Quintas (5), Hermida (5), Corcera (1), Veiga, Fernández (5), Batán (1), Ballesteros, León, Figueirido (5), Silva (4), Bernárdez (2), Queiros.

BIDASOA-IRUN: Dejanovic, Cavero (2), Trkulja (2), Vázquez (8), Revin, Iriarte (2), Penón (3), Zildzic (3), Zubiria, Satrustegi, Gimeno (2), Muiña (7), Aldanondo, Alzaga, Azkue (3).

MARKAGAILUA:0-3, 3-5, 4-9, 7-13, 8-17, 9-18 (atsedenaldia); 10-,20 13-23, 16-25, 20-30, 23-32, 27-32.

octavioPlay-off postuetan egonkortzeko urratsa eman du Bidasoa-Irunek Vigon. Astindua eman dio Academia Octaviori, urte hasierako itxura ona berreskuratuta. 6-0ko defentsa sendoa izan da Bidasoaren garaipenaren oinarri. 3-4koaren ondoren, Dejanovicen atea primeran babestu dute irundarrek. Baloia lapurtuta kontraerasoan irteteko aukera izan dute, eta neurketa hautsi dute 16.minuturako (4-12). Jaun eta jabe izan da Bidasoa atsedenaldira arte, norgehiagoka erabakita utziaz (9-18).

Bigarren zatiaren hasieran intentsitatea mantendu du Fernando Bolearen taldeak, abantaila hamaika golera handitzeko. Talde galiziarrak defentsa irekiarekin egin du proba, baina Bidasoa eroso aritu da une oro. Bukaera aldera, lasaikerian erori da Irungo taldea, Octaviori markagailua apaintzeko aukera emanez. 4-0eko partzialarekin bukatu du norgehiagoka talde galiziarrak. Bi puntuek sailkapeneko seigarren tokian jarraitzeko aukera eman diote Bidasoari. Zarautzen kontrako hitzordu bikoitza dute orain aurrean. Ostegunean Euskal Kopako finala jokatuko dute (12:00), eta larunbatean ligako partida (19:00). Biak Artaleku kiroldegian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *