Minasoroeta eraberritzen hasiko dira datorren astean
12 febrero, 2015
Minasoroeta eraberritzen hasiko dira datorren astean
Hondarribiko Minasoroeta eremua berriritartzeko lanei ekingo diete astelehenean, otsailaren 16an. Minasoroeta kalea eta Alameda Jatetxearen atzeko aldea elkartzen dituen bidea konpunduko dute, eta espaloiak birzolatuko dituzte. “Horrez gain, dauden luminarien ordez kontsumo txikikoak jarriko ditugu, aurrezpen energetikoaren irizpidea erabilita, hiriko gainerako tokietan egin dugun bezala” gaineratu du Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak. 179.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta apirilaren erdi alderako bukatuko dituztela aurreikusten du udalak. Obrak pilatzeko etxolak Eroski supermerkatuaren pareko aparkalekuan jarriko dituzte.
Deja un comentario