Ochy Curielek hitzaldia emango du martxoaren 5ean Oiasso Museoan
Ochy Curielek hitzaldia emango du martxoaren 5ean Oiasso Museoan
“Pentsamendu kritiko ez-arrazista baterako, emakumeak eta eskubideak” hitzaldia antolatu dute Gaurko Andreak elkarteak eta Haurralde Fundazioak. Martxoaren 5ean izango da, Oiasso Museoan, 19:30etan. Ochy Curiel ariko da hitzaldian.
Dominikar Errepublikan jaio zen Curiel, baina gaztetik Kolonbian bizi izan da. Feminismoaren, lesbikotasunaren eta Latinoamerikako eta Karibeko emakume beltzen aldeko aktibista da. Gainera, abeslari eta konpositore ere bada. Aktibismo akademikoa lantzen du, Kolonbiako Unibertsitatean egiten duen lanaren bitartez. Oiasso Museoan, arrazismoak eta diskriminazioak emakumeengan duten eragina aztertuko du.
Doakoa izango da hitzaldia, baina eserlekuen kopurua mugatua da. Beraz, aldez aurretik antolatzaileekin harremanetan jarri beharra dago.
Gaurko Andreak:
Telefonoa: 665 73 53 33
Haurralde Fundazioa ong@haurraldefundazioa.org
Telefonoa: 943 32 71 62









Deja una respuesta