Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Azken segundoetan galdu du Erroibidek Portugaleten

24 febrero, 2015

Azken segundoetan galdu du Erroibidek Portugaleten

 

PORTUGALETE 55-53 ERROIBIDE-IRUN

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (6), Cristina Gonzalez (2), Maialen Ramirez (2), Leticia Martinez (14), Oihane Borreguero (2), Estrella Gonzalez, Saioa Altzaga (14), Saray Arozena (6), Nerea Saenz (7).

portugaletePortugalete aurkari zuzenaren etxean galdu zuen igande eguerdian Erroibide-Irunek. Norgehiagoka berdindua izan zen, estua benetan. Bizkaitarrek saskibaloi fisikoa eta gogorra egiten dute etxean. Irundarrek jokaera horretara moldatzea lortu zuten, eta neurria hartu zioten Portugaleteri. 14-14 eta 23-23ko berdinketak irudikatu zituen markagailuak lehen bi laurdenetan.

Hirugarrenean, egindako ahaleginaren ondorioak jasaten hasi zen Erroibide. Etxekoek abantaila txikia hartu zuten azken laurdena hasterako (39-38). Lehiari eutsi zion, hala ere, Ganix Mironen taldeak. 53-53koa irudikatu zuen markagailuak minutu erdia falta zenean. Erroibidek zeukan baloia, eta erasoko denbora agortzen eta saskiratzea lortzen ahaleginduko zen. Baina baloia galdu zuen, eta zazpi segundo falta zirela, hutsartea eskatu zuen etxeko entrenatzaileak. Ondo jokatu zuen Portugaletek azken baloia, saskian sartu eta garaipena eskuratzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *