Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Abiada hartu du Mariñok

24 febrero, 2015

Abiada hartu du Mariñok

 

ABANTO 0-2 MARIÑO

2ª division femeninaJaitsieraren arriskua aspaldi atzean utzita, gora begira ari da Emakumeen Bigarren Mailako Mariño. Larunbatean Abanton irabazi zuten irundarrek, aurkaria urrun uzteko. Hiru garaipen eskuratu ditu segidan Gorka Álvarezek zuzentzen duen taldeak. Hiru partida horietan, bederatzi gol sartu eta bakarra ere ez dute jaso urdinek. Ondorioz, sailkapenean aurretik dituen taldeengana nabarmen hurbildu da Mariño. Larunbatean Pauldarrak hartuko du Landetxan (16:00). Lau puntu gehiago ditu Barakaldoko taldeak.

Beltza izan da jardunaldia Ohorezko Erregionalean

Puntu bakarra ere ez dute lortu Ohorezko Erregionaleko talde bidasoarrek. Hondarribiak 1-2 galdu zuen larunbatean Hernaniren kontra, sailkapenean aurrera egiteko aukerari ihes egiten utziaz. Real Union Bk porrot argia jasan zuen, 3-0 Elgoibarko Mintxetan. Asteburuan etxean ariko dira Behe Bidasoko bi taldeak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *