Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Huts egin du Hendaiak Lourdesen

25 febrero, 2015

Huts egin du Hendaiak Lourdesen

 

LOURDES 22-19 HENDAIA

lourdesAurkariekiko aldea handitzeko aukera izan zuen igandean Hendaiak Lourdesen. St. Médardek berdindu egin zuen, eta Nafarroak galdu. Baina hendaiarrek ere huts egin zuten. Lourdesen galdu zuten, norgehiagoka osoan zehar markagailuan aurretik aritu ondoren. Atsedenaldira 6-13ko abantailarekin iritsi ziren arren, ezin izan zioten garaipenari eutsi. Hamar minutu falta zirenean 16-19 irabazten ari ziren hendaiarrak. Baina etxeko jokalariek ez zuten amorerik eman. Lehian jarraitu zuten, 77.minutuan etsegua eta transformazioa lortu zituzten arte.

Porrotaz gain, beste hainbat ondorio utzi ditu Lourdesera bisitak. Azpeitia, Discazeaux eta Zubizarreta jokalariak min hartuta daude, eta zigortuta Labeguerie. Lidertzari eusteko, nola edo hala irabazi beharreko neurketa izango du Hendaiak igandean. St. Paul-Lès-Dax taldea hartuko du, 15:30etan Ondarraitzen. Aurkaria sailkapenaren erdian dago, ezer ez dauka jokoan. Hendaiak, berriz, multzoko lehen postua mantentzea. Igandekoa jokatu ondoren, bi jardunaldi besterik ez dira geldituko Fédérale 2ko liga bukatzeko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *