Gazte kooperanteei zuzendutako beka eskainiko du Hondarribiko Udalak
Gazte kooperanteei zuzendutako beka eskainiko du Hondarribiko Udalak
Kooperante lanean aritu nahi duten gazteei zuzendutako beka deialdia deitu du Hondarribiko Udalak. 18 eta 35 urte arteko hondarribiarrek eskatu ahal izango dute, Gobernuz Kanpoko Erakunderen batekin lan harremanik ez baldin badute. Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako Zinegotziak azaldu du bekaren helburua: “Garapen bidean dauden herrialdeei laguntza eskaintzeaz gain, gazteengan herrialde eta kultura ezberdinen arteko elkartasun kultura sustatu nahi dugu”.
Beka jasotzen duten gazteek, zuzenean parte hartuko dute garapenerako borondatezko lankidetzan, Gobernuz Kanpoko Erankunde batez bidez. “Bekaren kopurua egindako egiazko gastuen proportzioan joango da, eta gehienezko kopurua 1.500 eurokoa izango da” , azpimarratu du Pelaezek. Eskaera epea martxoaren 23an bukatuko da. BAZ bulegoan egin daiteke.









Deja una respuesta