Kontzertu pedagogikoak antolatu ditu Hondarribiko Udalak
Kontzertu pedagogikoak antolatu ditu Hondarribiko Udalak
Abian da Hondarribiko Udaleko Hezkuntza Departamentuak antolatutako kontzertu pedagogikoen programa. Joan den ostiralean egin zuten lehen saioa, Hondarribiko Txistu Taldeko ikasleekin eta irakasleekin. Hurrengo kontzertua otsailaren 27an izango da, 10:30etan Itxas Etxea Auditoriumean. Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak ariko dira oraingoan, instrumentu musikalen inguruko ipuinarekin. “Eskolaz kanpoko jarduerak aberasteko bide bat jartzea bilatzen dugu, baita ohitura batzuetan eragitea. Kasu honetan, gazteak Itsas Etxea auditoriumera kulturaz gozatzera hurbil daitezen”, azaldu du Txomin Sagarzazu Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak.
Hurrengo kontzertuak martxoaren 9an, 18an, 23an eta 26an izango dira. Ondorengo taldeak ariko dira Itxas Etxea auditoriumean: Irungo eta Hondarribiko musika bandak, Esther Barandiaran, Itxaso Aristizabal, Musika Eskolako Banda eta Dixie Band. Herriko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako kontzertuak eskainiko dituzte.









Deja una respuesta