Icono InstagramIcono FacebookIcono TwitterIcono Youtube
Logotipo Txingudi Online

Euskararen hilabetea izango da martxoa Hendaian

25 febrero, 2015

Euskararen hilabetea izango da martxoa Hendaian

 

gazte egunaHendaia Euskaraz-Euskararen Hilabetearen seigarren edizioari hasiera emango dio Herriko Etxeak martxoaren 3an, 18:00etan. Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios-Adurriaga Euskara arduradunak eta udal Euskara Batzordeko hautetsiek hilabete osoko egitaruaren berri emango dute. Hurrengo egunean, martxoaren 4ean, Abbadia gazteluaren bisita euskaraz eskainiko dute, 10:00etan, 6,60€ren truke. Arratsaldean, euskarazko mintzapraktika egiteko aukera egongo da Bakartxoko ostatuan, 18:30etan.

Martxoaren 6an, “Gazteak, aisialdiak eta euskara Ipar Euskal Herrian” liburua aurkeztuko dute Erramun Baxok ohorezko Euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos Euskaltzailak. Doako hitzaldia izango da, 18:30etan Hendaiako Mediatekan. Martxoaren 7an, Gazte Egunak hartuko du Gaztelu Zahar pilotalekua, Hendaiako AEK, Hendaitz eta Lanetik Egina elkarteek antolatuta. Poteoa, herri bazkaria, bakarrizketak eta kontzertuak izango dira. Martxoaren 8rako, familientzako mendi irteera antolatu dute Akelarre, AEK, Antxeta Irratia, Baleak, Gure Ikastola eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteek. 9:30etan Biriatuko kiroldegiaren sarreran geldituko dira, Xoldokogaina mendira igotzeko.

Euskarazko irakurketak egingo dituzte eskoletan

Hendaiako eskola publiko elebidun guztietan euskarazko irakurketak eskainiko dituzte. Irakurleek edo entzuleek aukeratuko dute ipuina, eta inguruko eztabaida laburra egingo dute ondoren. Irakurketak doakoak eta irekiak izango dira. Dena den, haur bakoitza heldu batek lagundu beharko du. Martxoan lehen proba egin ondoren, irakurketa horiek ikasturtean zehar eskaintzeko asmoa dute elkarte antolatzaileek ( Akelarre, AEK, Antxeta Irratia, Baleak, Gure Ikastola eta Euskal Herrian Euskaraz).

Irakurketak 16:45etan izango dira ama-eskoletan, eta 17:45ean lehen mailakoetan. Egutegi osoa:

  • Martxoaren 5ean (osteguna):Hiri-barneko 1. mailako eskolan
  • Martxoaren 9an (astelehena):Hiri-barneko ama-eskolan
  • Martxoaren 10ean (asteartea):Lizardiko ama-eskolan
  • Martxoaren 16an (astelehena):Geltokiko ama-eskolan
  • Martxoaren 17an (asteartea):Geltokiko 1. mailako eskolan
  • Martxoaren 19an (osteguna):Intzurako 1. mailako eskolan
  • Martxoaren 24an (asteartea):Intzurako ama-eskolan
  • Martxoaren 26an (osteguna): Lizardiko 1. mailako eskolan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *